GAIAK

Arin erregositako oilaskoa laranjarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g oilasko bularki, arrautza bat, laranja bat, koilarakada bat olio, 2 koilarakada arto irin, gatza. Saltsa: 2 laranjaren zukua, 20 ml soja saltsa, 15 g arto irin, 30 g azukre, 2 koilarakakada arroz ozpin, 2 baratxuri ale, tipulina bat, olioa.

Zailtasuna                           2             

1. Oilaskoa dadotan moztu eta gatza bota.
2. Arrautza, laranja zukua eta olioa oilaskoarekin nahasi eta 2 orduz beratzen utzi.
3. Arto irina gehitu eta nahastu.
4. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta oilaskoa txandatan gorritu eta atera.
5. Txikitutako baratxuriak eta tiratan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
6. Saltsaren beste osagaiak nahastu eta gehitu. Loditzen hasten denean, oilaskoa gehitu eta nahastu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g oilasko bularki, 2 laranjaren zukua eta erdiaren azala, limoi erdia, 2 koilarakada ezti, koialarakada bat irin, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Tiratan moztutako azenario bat, kuiatxo erdia eta 150 g perretxiko arin erregosi.
2. Oilaskoa dadotan moztu eta zartagin batean olio pixka batekin txandatan gorritu. Atera.
3. Laranjaren zukua azala, limoiaren zukua, eztia eta irina nahastu eta berotu. Loditzen hasten denean, oilaskoa gehitu eta nahastu.
4. Barazkiak gehitu.