2022 MAR. 18 - 06:35h Barazkiz beteriko patatak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat4 patata ertain. Betegarria: porru bat, 5 baratxuri fresko, 2 azenario, 200 g perretxiko, 2 tomate heldu, olioa, gatza. Saltsa: tipulina bat, 200 g intxaur, 250 ml esne-gain, 50 g Roquefort gazta Zailtasuna 31. Garbitu patatak eta urarekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi. 2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mami gehiena atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamia txikitu.Betegarria:1. Baratxuriak garbitu eta xerratan moztu. Eltze batean olio pixka batekin erregosi.2. Dado txikitan moztutako azenarioak eta porrua gehitu eta erregosi.3. Tiratan moztutako perretxikoak barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi. 5. Pataten haragia, barazkiak eta tomatea nahastu. Behar adina gatz bota.Saltsa:1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Intxaurrak txikitu. Tipulari gehitu eta eragin.3. Esne-gaina eta gazta gehitu eta eragin, gazta urtu arte.Bukatzeko:1. Pataten azalak bete eta azpil batean jarri.2. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.3. Plateretan jarri eta saltsa beroarekin estali.