2022 API. 14 - 08:55h Urdaiazpikoz beteriko arrautzak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat10 arrautza, 50 g urdaiazpiko ondu, gazta birrindua. Betegarria: piper berde erdia, piper gorri laurdena, tipulina bat, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, 200 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 600 ml esne, intxaur muskatua, gatza. Zailtasuna 31. Arrautzak 8 minutuz egosi eta freskatu. 2. Zuritu eta luzeran moztu. Gorringoak atera eta txikitu.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako piperrak garbitu eta erregosi. 3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Barazkiak eginda daudenean, txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.5. Sutatik kendu eta gorringo erdiarekin eta bexamel pixka batekin ondo nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2 minutuz egosi eta behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Bukatzeko:1. Arrautzak betegarriarekin bete, azpil batean jarri eta saltsarekin estali.2. Gainetik birrindutako gazta eta txikitutako urdaiazpikoa bota.3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, gorritu eta ondo berotu arte.