2022 EKA. 16 - 06:55h Tuterako kukuluak bakailao keturekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 Tuterako kukulu, 125 g bakailao ketu, tomate bat. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, 25 g pepinillo, 25 g kaparra, ziape pixka bat, ozpina, gatza. Zailtasuna 1 1. Kukuluak garbitu eta hostoak bereizi. Hosto batzuk besteen gainean jarri.2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu.3. Bakailaoa tiratan moztu.Saltsa:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako pepinilloa eta kaparrarekin nahastu. Behar adina ozpin, ziape eta gatz bota. Hostoen gainetik hurrenez hurren saltsa, tomatea eta bakailaoa jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 Tuterako kukulu, 125 g bakailao ketu, 6 antxoa oliotan, 8 oliba beltz. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, 2 pikillo piper, ozpina, gatza. Zailtasuna 11. Kukuluak garbitu eta hostoak bereizi. Hosto batzuk besteen gainean jarri.2. Antxoak eta olibak txikitu.3. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.4. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu eta piperrekin nahasi. Behar adina gatz bota. Hostoen gainetik saltsa, antxoak, olibak eta bakailaoa jarri.