2022 EKA. 18 - 08:00h Spaghetti beltzak izokinekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti beltz, 250 g izokin fresko, 100 g gazta krema, esnea, olioa, aneta, gatza. Zailtasuna 1 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta gatza bota. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.2. Gazta krema irabiatu eta esne pixka batekin nahastu. Gatza eta aneta bota.Spaghettien gainetik izokina eta saltsa jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti beltz, 200 g izokin fresko, baratxuri ale bat, 150 g perretxiko, 2 tomate heldu, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 11. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Tiratan moztutako perretxikoak eta dadotan moztutako tomateak gehitu eta arin erregosi.4. Dadotan moztutako izokina gehitu eta arin erregosi.Orekia eta izokina nahastu.