2022 EKA. 20 - 06:20h Bakailao entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao GULEKINOsagaiak 4 lagunentzatUraza desberdinak, 2 baratxuri ale, 125 g gula, 300 g bakailao izpitu, 60 g pinazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada Jerez ozpin, gatza.Zailtasuna 21. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.2. Urazak ondo garbitu eta zatitu.3. Txikitutako baratxuri bat olio pixka batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.4. Geratzen den baratxuria zerredatan moztu eta olioarekin erregosi. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.5. Saltsaren osagaiak irabiatu eta urazarekin nahastu.Lau plateretan uraza jarri, eta gainean beste osagaiak.OTARRAINXKEKINOsagaiak 4 lagunentzat2 tomate, aguakate bat, baratxuri ale bat, 300 g bakailao izpitu, 150 g otarrainxka egosi. Saltsa: 11 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kendu.2. Tomateak eta aguakatea zuritu eta xerratan moztu.3. Otarrainxkak zuritu eta osorik utzi.4. Baratxuria txikitu eta olio pixka batekin erregosi. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.Plateretan hurrenez hurren tomatea, aguakatea, bakailaoa eta otarrainxkak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.