2022 UZT. 11 - 06:50h Potxak perretxikoekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g potxa, 250 g perretxiko, tipulina bat, 2 baratxuri ale, porru erdia, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Potxak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 20 minutuz. 2. Txikitutako tipulina, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.4. Potxeei gehitu, tapatu eta beste 20 minutuz egosi. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g potxa, tipula bat, azenario bat, tomate heldu bat, 250 g perretxiko, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean txikitutako tipula eta azenarioa olio zurrusta batekin erregosi.2. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.3. Potxak eta piper gozoa barazkiekin batera jarri eta litro eta erdi ur bota. Tapatu eta egosi, su eztitan, 40 minutuz.4. Zartagin batean txikitutako baratxuria olioarekin erregosi5. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Baratxuriei gehitu eta erregosi. Potxen gainetik atera.