2022 UZT. 20 - 06:10h Barrengorriz betetako oilasko izterra erreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat4 oilasko izter, tipula bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, tomate bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 250 g barrengorri, 50 g pinazi, olioa, gatza. Salda: oilaskoaren hezurrak, tipula erdia, porru laurdena. Zailtasuna 3 Oilasko izterrak garbitu eta hezurrak kendu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.Betegarria:1. Pinaziak su oso eztitan gorritu.2. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Barrengorriak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Pinaziekin nahastu.Salda:1. Azpil batean hezurrak eta zatitutako barazkiak jarri. Labe beroan sartu eta gorritu arte utzi.2. Eltze batean hezurrak eta barazkiak jarri eta urarekin estali.3. Azpila sutan jarri eta ardo pixka bat bota. Eragin eta eltzeari bota. Ordu betez egosi eta xukatu.Bukatzeko:1. Betegarriarekin bete eta kordel batekin lotu.2. Labean sartzeko azpil batean zerrendatan moztutako tipula, tomatea, baratxuriak eta azenarioa, izterrak eta salda pixka bat jarri. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 40 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik salda pixka bat bota.3. Azpileko barazkiak eta salda irabiagailuarekin nahasi.4. Oilaskoari kordela kendu eta xerratan moztu. Plateretan jarri eta saltsarekin estali.Kalabazina purearekin lagundu.