2022 ABU. 23 - 06:15h Patata eta bakailao nahaskiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 arrautza, 400 g patata txiki, tipulina bat, 300 g bakailao izpitu, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.2. Patatak zuritu eta zerrenda finetan moztu. Tipula zuritu eta txikitu.3. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak eta tipula frijitu, su ertainetan. Ondo xukatu.4. Zartagin batean bakailaoa olio pixka batekin arin erregosi.5. Ontzi batean arrautzak irabiatu, apurtu arte bakarrik.6. Barazkiak eta bakailaoa gehitu eta nahastu.7. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 arrautza, 400 g patata txiki, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 300 g bakailao izpitu, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zuritutako eta zerrendatan moztutako patatak txikitutako piper eta baratxuriekin frijitu eta xukatu.2. Bakailaoari gatza kendu eta barazkiekin arin erregosi.3. Irabiatutako arrautzak gehitu eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.