GAIAK

Betetako tomate hotza

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 tomate, 100 g leka, 50 g gazta ketu birrindu, 50 g urdaiazpiko ondu, tipulina erdia, 150 g kuiatxo. Saltsa: 3 intxaur, 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, sagar erdia, gatza.

Zailtasuna                          2               

1. Tomateak ondo garbitu eta goiko aldetik moztu, tapa bat izango balitz moduan. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe. Mamia txikitu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako kuiatxoa eta tomatearen mamia gehitu eta arin erregosi. Hozten utzi.
4. Lekak tira finetan moztu eta egosi. Freskatu eta xukatu.
5. Osagai guztiak nahastu eta tomateak bete. Plateretan jarri.
Gainetik saltsa hau bota:
1. Sagarra birrindu eta intxaurrak txikitu.
2. Olioa, gatza eta ozpina irabiatu. Gehitu eta nahastu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 tomate, aguakate bat, tipulina laurdena, 75 g luzoker, 4 antxoa oliotan, baratxuri ale bat. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza, albahaka.

Zailtasuna                        1               

1. Tomateak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Aguakatea, antxoak, luzokerra, baratxuria eta tipulina txikitu eta tomate mamiarekin nahastu.
3. Saltsaren osagaiak irabiatu.
4. Tomateak bete, plateretan jarri eta gainetik saltsa bota.