2022 IRA. 24 - 07:15h Ahate konfita eta patata milorria GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 5 lagunentzat600 g ahate konfita. Patatak: 2-3 patata, olioa, ezkaia, gatza. Krema: tipula bat, porru bat, 300 g onddo, 250 ml salda, olioa, gatza. Saltsa: tipulina bat, 80 ml ardo gozo, 400 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Konfitari gantz gehiena kendu. Azpil bat paperarekin estali eta konfita jarri. 2. Labe beroan, 180 gradutan, 25 minutuz sartu.Patatak:1. Zuritu patatak eta zerrenda finetan moztu.2. Azpil bat paperarekin estali, olioz igurtzi eta gainean patatak jarri. Gainetik olio pixka bat, gatza eta ezkaia bota.3. Labe beroan, 180 gradutan, 25 minutuz sartu.Krema:1. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Onddoak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.3. Saldarekin busti eta 10 minutuz egosi. 4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Saltsa:1. Zatitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.2. Salda eta ardoa bota eta 15 minutuz egosi, su eztitan. Irabiagailuarekin nahasi.Bukatzeko:1. Lau arotan hurrenez hurren patata xerrak, konfita, krema, patatak, konfita eta patata xerrak jarri. 2. Labe beroan, 200 gradutan, 25 minutuz sartu.3. Atera eta saltsarekin estali.