2022 AZA. 14 - 18:45h Epecuén; biztanle bakarreko herria Pablo Novak 92 urteko argentinarra bakar-bakarrik bizi da Epecuén herrian. 1985eko azaroaren 10ean urak hartu zuen Argentinako herri hura, eta biztanleek alde egin behar izan zuten. Novak-ek, ordea, ez du bertatik joan nahi. Pablo Novak, Epecuén herriko biztanle bakrra (Red Bull) Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Bigarren Kafea 1985eko azaroaren 10ean, inguruko aintziraren ur-goraldi batek eragindako uholde batek erabat urpean utzi zuen Epecuén herria. Bertako 1.500 biztanleek dena galdu, eta alde egin behar izan zuten. Uholdea bi urte geroago iritsi zen gailurrera, eta eraikin guztiak uz azpian geratu bi hamarkada luzez. «Askoren ustez, uholdea gobernuaren errua izan zen. 1975an, gobernuak kanal bat eraiki zuen alde horretan, eta poliki-poliki urmaela areagotuz joan zen. Herritarrek abisatu zuten, baina ez zieten kasurik egin» kontatu digu Markos Tedin argentinarrak. Uraren maila ia erabat jaitsi zen, eta 2005. urtetik hona erakargarritasun turistiko handia duen herria bilakatu da Epecuén. Erortzear dauden eraikinak, herdoildutako bizikletak, hildako loreak.. eta pertsona bat, Pablo Novak. 92 urte dituen argentinar hau da herriko biztanle bakarra. «Bertan geratzea erabaki zuen, batez ere hor zeuzkan behiengatik» esan digu Tedinek. Hala ere, badu lagun bat, bere txakurra. «Orain herriaren zaindari bilakatu da Pablo eta esan du herrian bertan hilko dela». Argentinara bidaiatu dugu Markos Tedin Uribururekin.