2022 ABEN. 26 - 06:45h Cous-cousa kuiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g cous-cous, 2 porru, baratxuri ale bat, 400 g kuia, 50 g kuia hazi, salda, olioa, koilarakadatxo bat kurry, kanela hautsetan, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako porruak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Txikitutako baratxuria eta dado txikitan moztutako kuia gehitu eta erregosi.3. Garbitu cous-cousa urarekin, barazkiei gehitu eta arin erregosi.4. 300 ml salda, kurrya eta kanela pixka bat gehitu eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi. Plateretan jarri eta gainetik haziak bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g cous-cous, tipula erdia, baratxuri ale bat, 400 g kuia, koilarakadatxo bat kurkuma, 30 g sesamo hazi, salda, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbitu couscousa urarekin.2. Eltze batean 300 ml salda eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, couscousa bota, estali eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi. 3. Txikitutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi.4. Dadotan moztutako kuia eta kurkuma gehitu eta erregosi.5. Cous-cousa gehitu eta arin erregosi.Plateretan cous-cousa jarri eta gainetik sesamoa bota.