2023 URT. 15 - 07:00h Anana bizkotxoak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 6 lagunentzat250 g irin, 50 ml ekilore olio, 150 g esne kondentsatu, 500 g anana, 4 arrautza, 10 g legami hautsetan, 70 g koko birrindu. Zailtasuna 21. 350 g anana zuritu eta zatitu. Irabiagailuarekin nahasi.2. Arrautzak irabiatu, loditu arte.3. Olioa, anana purea eta esne kondentsatua gehitu eta emeki nahastu.4. Irina, kokoa eta legamia gehitu eta nahastu, emeki erabiliz. 5. Geratzen den anana zuritu eta zerrendatan moztu.6. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri eta ananarekin estali.7. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 45-50 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 6 lagunentzat250 g irin, 350 g anana, anana yogur bat, 150 g azukre, 2 arrautza, 10 g legami hautsetan, 2 koilarakada gurin, gatz pixka bat. Zailtasuna 2 1. Anana zuritu eta zati txikitan moztu. Ontzi batean azukrea, yogurra, gatza eta urtutako gurinarekin jarri eta nahastu.2. Arrautzak irabiatu, loditu arte.3. Ananaren nahasketa gehitu eta emeki nahastu.4. Irina eta legamia gehitu eta nahastu, emeki erabiliz.5. Molde bat gurinez igurtzi eta irinez hautseztatu. Orea bertan jarri.6. Labe beroan sartu, 180º gradutan, 40-45 minutuz. Hozten utzi.Bizkotxoa moldetik atera eta azukre glassekin hautseztatu.