2023 OTS. 13 - 06:25h Kuia kroketak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g kuia, tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g gazta Idiazabal, kuminoa, irina, ogi birrindua, arrautza, olioa. Zailtasuna 21. Kuia zuritu eta dadotan moztu. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Edo, mikrouhinetan 10 minutuz. Sardexka batekin zapaldu.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Txikitutako baratxuriak gehitu eta erregosi.4. Kuia, kumino pixka bat, gatza eta birrindutako gazta gehitu eta nahastu. Hozten utzi.5. Bolatxoak egin.6. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatBaratxuri ale bat, porru bat, 300 g kuia, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 21. Txikitutako baratxuria eta porrua gurinarekin erregosi.2. Txikitutako kuia gehitu eta erregosi. 3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltza bota.5. Kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu. 6. Olio beroan frijitu.