2023 OTS. 15 - 00:00h Patata krema olagarrorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g patata, tipula erdia, baratxuri ale bat, 300 g olagarro egosita, litro bat salda, 200 ml esne-gain, olioa, gatza, piperrautsa. Zailtasuna 21. Zerrenda finetan moztutako tipula eta baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Patatak zuritu eta kraskatu. Tipulari gehitu eta erregosi.3. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi. Xukatu eta salda gorde.4. Patatak sardexka batekin zapaldu. Salda eta esne-gaina pixkanaka-pixkanaka gehitu irabiagailuarekin nahasten dugun bitartean, krema bat lortu arte.5. Olagarroa xerra lodietan moztu. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta olagarroa arin erregosi. Brotxetetan sartu eta gainetik piperrautsa eta gatza bota.Lau ontzietan krema bota eta gainean brotxeta jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatPorru bat, 2 baratxuri ale, 600 g patata, 250 g olagarro egosita, litro bat salda, piperrautsa, koilarakada bat gurin, gatza. Zailtasuna 11. Eltze batean zatitutako porrua, baratxuriak eta patatak saldarekin jarri eta 40 minutuz egosi.2. Gurina gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.3. Olagarroa epeldu eta moztu. Lau ontzietan krema jarri, eta gainean olagarroa eta piperrautsa.