2023 OTS. 24 - 23:15h Munduan heriotza gehien eragiten dituen faktorea da minbizia, ia 10 milioi urtero Minbizia da munduko lehen heriotza kausa, urtean kasik 10 milioi lagun hiltzen ditu Austriako ikertzaile talde batek ‘Journal of the American Medical Association’ aldizkarian argitaratutako azterlan baten arabera. Kostu ekonomikoa ere kalkulatu dute: Barne Produktu Gordinaren (BPG) %0,55. Minbiziak gero eta gogorrago kolpatzen gaitu, bertzeak bertze populazioa gero eta nagusiagoa delako, kutsaduragatik eta tabakismoagatik. (Dolores GIRALDEZ ALONSO | GETTY IMAGES) NAIZ Heriotzaren lehen kausa minbizia da bizi garen munduan. Urtero ia 10 milioi pertsona hiltzen ditu eritasun honek Austriako Iiasa institutuko ikerlari talde batek egin duen azterketaren arabera.‘Journal of the American Medical Association’ aldizkarian argitaratutako lanean agertzen denez, gaixotasunak gero eta gogorrago erasaten gaitu hainbat arrazoirengatik, biztanleria gero eta nagusiagoa, tabakismoa, alkohola eta atmosferaren kutsadura bertzeren artean.«Minbiziak ez du osasuna soilik kaltetzen, ekonomia ere kolpatzen du: izugarrizko finantza karga da herrialdeentzat produktibitatea murrizten delako, eskulana galtzen delako eta inbertsioak gutxitzen direlako», dio Iiasak. 29 minbizi mota29 minbizi mota aztertu dituzte munduko herrialde gehienetan. «Gaur egungo ikerketa ekonomikoak aunitz estatikoak dira eta ez dituzte kontuan hartzen eskulanak eta tratamenduen kostuak etorkizunean izanen dituzten ondorioak», adierazi du azterketa honen egileetako batek, Michael Kuhn-ek.Minbizi mota horiek 2020 eta 2050 bitartean 25,2 bilioi dolarreko kostua eraginen luketeela kalkulatu dute, BPGaren %0,55 inguru. Karga ekonomiko handiena zein minbizi motak sortzen duen ere identifikatu dute aditu hauek. Lehendabiziko lekuan biriketako minbizia ageri da eta atzetik jarraitzen diote koloneko eta ondesteko minbiziek, bularrekoak, gibelekoak eta leuzemiak.«Ekonomikoki kalte gehien eragiten duten lau minbizi motei aurre har dakieke, adibidez, tabakismoan, dietan eta alkoholaren kontsumoan esku hartuz eta detektatzeko proba gehiago eginez», ondorioztatu du Kuhnek.