2023 OTS. 27 - 06:10h Labean erretako indioilar izterrak eztiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 indioilar izter, 3 baratxuri ale, 400 g patata, limoi erdia, 200 ml ardo zuri, 100 ml ezti, olioa, gatza.Zailtasuna 2 1. Limoi zukua, eztia eta ardoa irabiatu, izterrekin nahastu eta ordu betez beratzen utzi. Gatza bota.2. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi.3. Azpil batean hurrenez hurren patatak, baratxuriak eta izterrak jarri. Gainetik izterren salda bota.4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 indioilar izter, 300 g boniato, 250 g perretxiko, 75 g hirugihar, 200 ml garagardo, 100 ml ezti, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta izterrak gorritu. Gatza bota.2. Boniatoa zuritu eta dadotan moztu. 3. Perretxikoak tiratan moztu. 4. Azpil batean boniatoa eta izterrak jarri eta garagardoarekin busti. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz.5. Izterrak atera eta eztiarekin igurtzi. Boniatoen gainean perretxikoak eta tiratan moztutako hirugiharra jarri.6. Gainean izterrak jarri, berriro labean sartu eta beste 20 minutuz erre.