GAIAK

Odoloste eta ahuntz gazta krepeak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 125 ml esne, 70 g irin, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin, gatza. Betegarria: tipula erdia, porru erdia, 350 g odoloste, 60 g ahuntz gazta, 30 g pinazi, olioa, gatza. Sagarra konpota: 400 g sagar, kanela.

Zailtasuna                            3

Orea:
1. Esnea epeldu eta gurina urtu.
2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu, eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota.
3. Krepeak egiteko zartagin txiki bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.
4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Atera eta zazpi gehiago egin.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.
2. Pinaziak gehitu eta arin erregosi.
3. Odolosteari azala kendu eta papurtu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Gazta zatitu. Aurreko nahasketa sutatik kendu, gazta gehitu eta eragin, nahastu arte.
5. Krepeak betegarriarekin bete eta tolestu. Ondo itxi.
6. Labe beroan sartu berotu eta gorritu arte.
Konpota honekin lagundu:
1. Zuritu sagarrak, mutxikina kendu eta zatitu.
2. Eltze batean sagarrak kanelarekin eta ur pixka batekin 15 minutuz egosi, su eztitan.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta hozten utzi.
Plateretan konpota jarri eta ondoan bina krepeak.