2023 MAR. 08 - 06:10h Babarrun zuriak txirlekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, tipula bat, 2 baratxuri ale, 400 g txirla, 200 g otarrainxka, olioa, gatza. Saltsa berdea: baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat irin, ardo zuria, perrexila. Zailtasuna 2 1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. 2. Biharramunean babarrunak, txikitutako barazkiak, gatza eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez. 3. Txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. Irina gehitu eta eragin. Ardo zuria eta ur pixka bat bota eta etengabe irabiatu. Perrexila bota.4. Babarrunei gehitu eta beste ordu betez egosi. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.5. Zuritutako otarrainxkak eta txirlak gehitu eta 3 minutuz egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, tipulina bat, 3 baratxuri ale, porru bat, piper berde bat, 400 g txirla, 150 g ganba, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. 2. Biharramunean babarrunak, gatza, txikitutako barazkiak eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.3. Zuritutako ganbak eta txirlak gehitu eta 3 minutuz egosi.