2023 API. 13 - 06:20h Pularda kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzat18 kaneloi xafla. Betegarria: 2 tipula, 3 baratxuri ale, 2 kilo pularda, 150 ml ardo beltz, olioa, gatza. Saltsa: 25g gurin, 25g irin, 600ml esne, gatza, intxaur muskatua. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainera atera.Betegarria:1. Pularda zatitu eta gatza bota. Zartagin batean olioarekin gorritu.2. Zerrendatan moztutako tipulak eta baratxuriak aurreko olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Pularda eta ardoa gehitu eta eragin.4. Baso bat ur bota. Eltzea estali eta 40-45 minutuz egosi, pularda bigundu arte. 5. Pulardari hezurrak kendu eta haragia txikitu. 6. Pulardaren salda egosi, loditu arte. Haragiarekin nahastu.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Kaneloiak nahasketarekin bete.2. Labeko azpil batean kaneloiak jarri eta saltsarekin estali. 3. Labe beroan sartu, berotu arte.Gainetik pinazi, lore eta mahaspasak batzukekin apaindu.