2023 API. 20 - 06:30h Arrautzestatutako patatak otarrainxkekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, 300 g otarrainxka, 150 g tipula, baratxuri ale bat, piper berde bat, 2 koilarakada tomate saltsa, olioa, arrautza, irina, gatza. Zailtasuna 21. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Luzeran zabaldu eta aizto batekin barruan daukaten hari beltza kendu. Buruekin salda egin.2. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu.3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak frijitu. 5. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi, su eztitan.6. Patatak gehitu eta saldarekin estali. Tapatu eta 25 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.7. Otarrainxkak eta tomatea gehitu eta 2 minutuz egosi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, 300 g otarrainxka, 2 tipulina, 2 baratxuri ale bat, 40 ml ardo zuri, olioa, arrautza, irina, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Otarrainxkak, salda eta patatak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Eltze batean txikitutako tipulinak eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Patatak gehitu. Ardo eta saldarekin estali, tapatu eta 25 minutuz egosi. 4. Txikitutako perrexila eta otarrainxkak gehitu eta egosi.