GAIAK

Udaberriko biribilak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 5 lagunentzat
Orea: 250 ml esne, arrautza bat, 150 g maizena, gatza.  Betegarria: tipula bat, 200 g azenario, 300 g aza, 300 g txerriki txikitu, olioa, gatza. Saltsa: 2 laranja, 2 koilarakada azukre, 150 ml ketchup, 2 koilarakada ozpin zuri, koilarakada bat maizena.

Zailtasuna                            3

Betegarria:
1. Zartagin handi batean edo wok batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Tira finetan moztutako azenarioa eta aza gehitu eta arin erregosi.
3. Haragia gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Orea:
1. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
2. Zartagin bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, ore pixka bat bota. Geruza fin bat geratu behar da.
3. Orean burbuilak agertzen hasten direnean, buelta eman eta  beste aldetik egin.
4. Atera eta bederatzi gehiago egin.
Saltsa:
1. Eltze batean laranjen zukua, ozpina, azukrea eta  ketchupa irakin.
2. Maizena ur pixka batekin urtu. Aurreko nahasketari gehitu eta  etengabe irabiatu. Minutu batez egosi eta hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Ore bakoitzaren erdian betegarria jarri eta biribildu.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta biribilak frijitu. Paperaren gainera atera. Labean ere egin daitezke.
Saltsarekin lagundu.