2023 EKA. 21 - 06:10h Labean erretako sardinak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo sardina, 2 baratxuri ale, 250 g tipula, 350 g patata, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.2. Patatak, baratxuriak eta tipula zuritu eta zerrendatan moztu. Perrexila txikitu.3. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean hurrenez hurren patata, tipula, baratxuria eta gatza jarri. Gainetik ur pixka bat bota. 4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz5. Azpila atera eta barazkien gainean sardinak jarri. Perrexila bota.6. Labe beroan 5-8 minutuz sartu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo sardina, 2 baratxuri ale, 4 koilarakada ogi birrindu, 400 g patata txiki, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Patatak garbitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.2. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Gatza bota.3. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean sardinak jarri.4. Txikitutako baratxuriak eta perrexila ogiarekin nahastu eta sardinen gainetik bota. Ardo pixka batekin busti.5. Labe beroan sartu, 210 gradutan, 5 minutuz edo.6. Patatak zuritu eta lau zatitan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi. Txikitutako perrexila bota.