GAIAK

Ziazerba eta indioilar budina

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
400 g ziazerba, 150 g tipula, 100 g azenario, 100 g boniato, 200 g indioilar txikitu, 5 arrautza, 200 ml esnea, 100 ml esne-gain, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Saltsa: 100 g tipula, 250 g azenario, 300 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                            3

1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Azenarioa eta boniatoa zuritu eta birrindu. Tipuleta eginda dagoenean, barazkiak gehitu eta erregosi.
3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Indioilarraa gehitu eta arin erregosi.
5. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Oilaskoaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean nahasketa jarri. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 180 gradutan, 40 minutuz gutxi gorabehera.
7. Hozten utzi eta moldetik atera. 14 xerratan moztu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Zerrendatan moztutako azenarioa gehitu eta erregosi.
3. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plater bakoitzean berotutako xerra bina jarri, eta ondoan edo gainean saltsa bero tira batzuk.