2023 UZT. 08 - 06:50h Otarrainxkak soja saltsarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 otarrainxka, olioa, gatza. Saltsa: 6 koilarakada soja saltsa, 100 ml sagar ozpin, koilarakada bat ekilore olio, koilarakadatxo bat azukre, baratxuri ale bat, jengibrea. Zailtasuna 2 1. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. 2. Baratxuria zuritu eta txikitu. Jengibre pixka bat birrindu. Saltsaren osagai guztiak nahastu.3. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta otarrainxkak arin erregosi. Otarrainxkak atera eta olioa kendu.4. Saltsa bota eta egosi, saltsa loditu arte.5. Saltsa sutatik kendu, otarrainxkak gehitu eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 otarrainxka, tapioka irina. Saltsa: 2 koilarakada ezti, 50 ml soja saltsa, 3 koilarakada olio, koilarakadatxo bat piperrauts. Zailtasuna 2 1. Otarrainxka zuritu eta haria kendu. 2. Saltsaren osagaiak nahastu eta otarrainxkak sartu, 3 orduz beratzen utzi. 3. Otarrainxkak atera eta salda gorde. Irinetatik pasatu. 4. Zartagin batean olioa berotu eta otarrainxkak frijitu.5. Salda sutan jarri eta ur pixka batean urtutako arto irin pixka batekin egosi, saltsa loditu arte. Otarrainxkak saltsarekin estali. Bi errezetak arroza zuriarekin lagundu.