2023 UZT. 10 - 07:05h Odoloste eta sagar kroketak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat100 g tipula, 350 g arroz odoloste, 200 g sagar, 60 g gurin, 70 g olio, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, arrautza, olioa. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula olioarekin erregosi, su eztitan.2. Birrindutako sagarra gehitu eta erregosi.3. Odolosteari azala kendu, gehitu eta arin erregosi.4. Irina gehitu eta eragin.5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.6. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.7. Kroketak olio berotan frijitu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat100 g porru, 400 g arroz odoloste, 200 g sagar, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza. Ogi birrindua, sesamo haziak, arrautza, olioa. Zailtasuna 2 1. Txikitutako porrua gurinarekin erregosi, su eztitan.2. Sagarra zuritu eta dado txikitan moztu. Odolosteari azala kendu.3. Porruari irina gehitu eta eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 5. Odolostea eta sagarra gehitu. E-gosi hiru minutu su eztitan. Be-har adina gatz bota. Hozten utzi.6. Ogi birrindua sesamo hazi batzuekin nahastu. Kroketak irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.7. Kroketak olio berotan frijitu.