2023 UZT. 22 - 07:25h Sardina entsalada GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatSardina: 20 sardina fresko, ozpina, gatza. 2 tomate, aguakate bat, 250 g patata, 4 xerra izokin ketu. Saltsa: tipuleta laurdena, pepino laurdena, piper berde laurdena, 2 tomate heldu, baratxuri ale erdia, pikillo piper erdia, ogi xerra bat, 2 koilarakada olio, koilarakadatxo bat ozpin, gatza. Zailtasuna 31. Sardinak garbitu. Burua eta hezurrak kendu. Urarekin garbitu.2. Bi heren ozpin, heren bat limoi zuku, heren bat ur eta gatza nahastu.3. Sardinen gainetik bota, estali arte. Hozkailuan hurrengo eguna arte beratzen utzi.4. Sardinak xukatu, xerrak atera eta dituzten hezurrak artaziekin moztu. Olioarekin estali.Saltsa:1. Tomateei azala eta haziak kendu.2. Tomateak, pepinoa, piperrak, baratxuria eta tipuleta irabiagailuarekin nahasi.3. Ogi xerrak, olioa eta ozpina gehitu eta nahasi. Gatza bota.4. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi.Bukatzeko:1. Patatak urarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.2. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.3. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu.4. Sardina xerrak oliotik atera.Plateretan hurrenez hurren patata, tomatea, aguakatea, izokina eta sardina jarri. Saltsarekin lagundu.