2023 ABU. 10 - 06:45h Arrautzestatutako kuiatxoak berberetxorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g kuiatxo, 300 g berberetxo, 150 g tipula, baratxuri ale bat, 300 ml salda, olioa, arrautza, irina, gatza, perrexila. Zailtasuna 21. Kuiatxoa garbitu eta 2 cm-ko xerratan moztu.2. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.3. Zartagin batean olio ugari berotu eta kuiatxoak frijitu. 4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.5. Salda gehitu eta kuiatxoak sartu. Tapatu eta 3 minutuz egosi. 6. Berberetxoak gehitu eta egosi, berberetxoak ireki arte. Txikitutako perrexila bota eta behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g kuiatxo, 300 g berberetxo, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 40 ml ardo zuri, salda, olioa, arrautza, irina, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Kuiatxoak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Berberetxoak ur pixka batekin egosi, ireki arte. Salda xukatu eta oskolak kendu.3. Eltze batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.5. Kuiatxoak gehitu. Ardo eta saldarekin estali, tapatu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.6. Txikitutako perrexila eta berberetxoak sartu.