2023 ABU. 15 - 07:25h Potxak bakailao eta txirlarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300g potxa, 300 g bakailao izpitu, 200 g txirla, tipulina erdia, baratxuri ale bat, piper berde bat, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Atera eta lehortu.2. Eltze batean txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. Gatzatu, estali eta noizean behin eragin.3. Barazkiak eginda daudenean, potxak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.4. Bakailaoa eta txirlak gehitu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota eta txikitutako perrexila bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g potxa, 250 g bakailao, 300 g txirla, porru bat, 2 baratxuri ale, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Atera eta lehortu.2. Eltze batean potxak, txikitutako barazkiak, gatza, litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.3. Dadotan moztutako bakailaoa olio pixka batekin gorritu.4. Potxeei bakailaoa eta txirlakgehitu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.