2023 ABU. 17 - 06:10h Makarroiak oilasko eta barazkirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 100 g tipula, 2 baratxuri ale, 150 g piper berde, 200 g piper gorri, 250 g oilasko bularki, olioa, gatza. Zailtasuna 2 Makarroiak egosteko:1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi. 2. Zerrendatan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.3. Tiratan zatitutako oilaskoa gehitu eta arin erregosi. 4. Makarroiak gehitu eta nahastu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 100 g tipula, azenario bat, 100 g kuiatxo, 75 g soja kimu, 250 g oilasko, soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Makarroiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Tiratan moztutako kuiatxoa eta azenarioa gehitu eta erregosi.4. Tiratan zatitutako oilaskoa gehitu eta arin erregosi. 5. Makarroiak, soja kimuak eta zurrusta bat soja saltsa gehitu eta arin erregosi.