2023 IRA. 29 - 06:15h Zerba eta gazta kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 kaneloi xafla, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 500 g zerba, arrautza bat, 150 g gazta krema, 150 g gazta fresko. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, piperbeltz zuria, gatza. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.Betegarria:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Zerbak garbitu eta txikitu.3. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Zerbak sartu eta 15 minutuz egosi. Ondo xukatu. 4. Zerbak tipularekin batera jarri eta arin erregosi.5. Arrautza gazta kremarekin nahasi.6. Gazta zatitu. Zerbak, gazta eta aurreko nahasketa nahastu. Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Kaneloiak nahastearekin bete.2. Labeko azpil bat tomate saltsa pixka batekin estali. 3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali.4. Gazta birrinduz hautseztatu. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo gorritu eta berotu arte.