2023 ABEN. 11 - 06:50h Dilistak niskalorekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat300 g dilista, alga konbu zatitxo bat, tipulina bat, porru bat, tomate bat, 2 baratxuri ale, 350 g niskalo, olioa, gatza, kurrya, jengibre freskoa. Zailtasuna 2 1. Dilistak eta alga garbitu eta litro eta erdi ur hotzetan 10 orduz beratzen utzi.2. Dilisteei txikitutako barazkiak, birrindutako jengibrea eta garbitutako niskaloak osorik gehitu, tapatu eta egosi, su eztitan, 40 minutuz edo. Behar adina gatz eta kurry bota. 3. Niskaloak atera eta tiratan moztu. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.4. Zartagin batean olioa berotu eta niskaloak frijitu. Dilistak lau plateretan jarri. Gainean niskaloak ipini.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g dilista, 250 g niskalo, tipula bat, alga konbu zatitxo bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Dilistak eta alga garbitu. Eltze batean dilistak, txikitutako algak, gatz pixka bat eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz. Xukatu.2. Txikitutako tipula, piperra eta baratxuriak olioarekin erregosi. 3. Niskaloak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. 4. Dilisteei niskaloak eta piperrautsa gehitu eta beste 30 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.