2023 ABEN. 29 - 06:35h Txahal masaila bildua onddo saltsarekin Amagoia Bilbao Osagaiak 5 lagunentzat600 g txahal masaila, tipula bat, azenario bat, porru bat, tomate bat, 300 g onddo, olioa, gatza, erromeroa. Gaztain purea: 400g gaztain, baso bat esne, 50 g gurin, 100 ml esne-gain, gatza. 300 g onddo, baratxuri ale bat , olioa, gatza. Zailtasuna 31. Masaila garbitu eta osorik utzi. Barazkiak garbitu eta zatitu. 2. Zartagin batean masaila frijitu.3. Presio eltze batean txikitutako barazkiak olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.4. Masaila, gatza eta erromeroa gehitu eta baso bat urbota, eltzea estali eta 50 minutuz egosten utzi, masaila bigundu arte.5. Masaila atera eta papurtu. Bi film paperetan jarri eta bildu. Hozkailuan sartu eta gogortu arte utzi.6. Barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Gaztain purea:1. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 10 minutuz egosi eta zuritu.2. Eltze batean esnea, gaztainak, gurina eta baso erdi ur 30 minutuz egosi.3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Masailari papera kendu, xerra loditan moztu eta azpil batean jarri.2. Labe beroan sartu, 200 gradutan, ondo berotu arte.3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Zatitutako onddoak gehitu eta erregosi.Plateretan xerrak saltsarekin jarri. Onddo eta purearekin lagundu.