2024 OTS. 14 - 05:18h Barazkirekin gisatutako untxi izterrak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat8 untxi izter, 2 baratxuri ale, 2 azenario, porru bat, tomate bat, ardo zuria, 60 g pinazi, 60 g mahaspasa, 100 ml salda, irina, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Untxiari gatza eta piperbeltz betza bota eta irineztatu. 2. Pinaziak gorritu, su oso eztitan. Mahaspasak uretan beratzen utzi.3. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Atera eta olio gehiena kendu.4. Barazkiak garbitu eta txikitu. Eltzean sartu eta 8 minutuz erregosi.5. Untxia, mahaspasak eta pinaziak gehitu. Zurrusta bat ardorekin busti eta 5 minutuz egosi. 6. Salda gehitu, eltzea estali eta 20-25 minutuz egosi, untxia bigundu arte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat8 untxi izter, 2 baratxuri ale, tipula bat, 300 g tomate, piper berde bat, 150 g oliba beltz, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Untxiari gatza bota. Olio berotan gorritu.2. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuriak eta piperra olio pixka batekin 8 minutuz erregosi.3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta 5 minutuz erregosi.4. Untxia eta zatitutako olibak sartu eta zurrusta bat ardorekin busti. Eltzea estali eta 25-30 minutuz egosi, untxia bigundu arte.