2024 OTS. 19 - 05:11h Azalore kremak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat500g azalore, 150 g perretxiko, baratxuri ale bat, 150 ml hurra edari, koilarakadatxo bat hurra krema, olioa, gatza, intxaur muskatua, piperbeltz beltza, baratxuri hautsetan. Zailtasuna 2 1. Azalorea garbitu eta zaitu. Eltze batean 250 ml ur eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 20 minutuz egosi. 2. Edaria, krema, intxaur muskatua, piperbeltz beltza, baratxuria eta gatza bota eta irabiagailuarekin nahasi. 3. Perretxikoak tiratan moztu. Zartagin batean baratxuria olio pixka batekin erregosi. Perretxikoak eta hurrak gehitu eta erregosi.Krema lau plateretan jarri eta perretxiko eta hurrekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g azalore, 5 baratxuri ale, 500ml salda, 100 ml esne, 4 xerra zereal-ogi, olioa, gatza, kominoa, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Azalorea garbitu eta zatitu. Baratxuriak zuritu eta osorik utzi.2. Eltze batean salda, esnea eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea eta baratxuriak sartu eta 20 minutuz egosi.3. Salda laurdena kendu eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Zurrusta bat olio eta behar adina gatz, piperbeltz beltz eta komino bota. Salda gehiago behar badu bota.4. Ogia labe beroan sartu gorritu arte.Krema lau plateretan jarri eta ogiarekin apaindu.