2024 OTS. 29 - 06:15h Arraina gisatuta patatekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g itsas-zapo, tipula erdia, baratxuri ale bat, 150 g tomate birrindu, 300 g patata, 150 g ganboi, 250 g muskuilu, salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Arraina zatitu eta gatzatu. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu eta arraina pixka bat frijitu. 2. Eltze batean txikitutako tipula arrainaren olioarekin erregosi, su eztitan.3. Txikitutako baratxuria eta tomatea tipularekin batera jarri eta erregosi.4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.5. Saldarekin estali eta 15 minutuz egosi. Arraina eta ganboiak sartu eta beste 5 minutuz egosi.6. Muskuiluak garbitu eta bertan sartu. Egosi, ireki arte. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g legatz solomo, 2 baratxuri ale, 300 g patata, 150 g txirla, 150 g ganba, 200 g txipiroi garbi, salda, olioa, perrexila. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi.2. Kraskatutako patatak eta xerratan moztutako txipiroiak gehitu eta arin erregosi. 3. Saldarekin estali eta 15 minutuz egosi.4. Arraina zatitu, gehitu eta 5 minutuz egosi.5. Txirlak garbitu, ganbekin batera gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila gehitu.