2024 API. 08 - 06:10h Arroza zerbekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ETA MUSKUILUEKINOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 300 g zerba, 2 baratxuri ale, 100 g kuiatxo, 450 g muskuilu, 100 ml tomate saltsa, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako kuiatxoa 3 minutuz olioarekin erregosi. 2. Zerbak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.3. Muskuiluak garbitu.4. Barazkiei arroza gehitu eta eragin.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi.6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Muskuiluak eta saltsa gehitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.ETA URDAIAZPIKOEKINOsagaiak 4 lagunentzat300gr. arroz, tipulina bat, azenario bat, 150 g kuia, 300 g zerba, 150 g urdaiazpiko ondu, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipulina, kuia eta azenarioa erregosi, su eztitan. 2. Zerbak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.3. Barazkiei arroza eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta eragin.4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.