2024 API. 22 - 06:00h Baba txikiak ganbarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat baba txiki, 2 baratxuri fresko, 100 g perretxiko, 175 g ganba, 3 arrautza, 250 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Zuritu babak.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.4. Salda irakiten hasten denean, babak sartu eta 6 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.5. Perretxikoei zatitutako ganbak gehitu eta arin erregosi.6. Ontzi batean arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik. Aurreko nahasketa gehitu.7. Zartaginera aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.Plateretan babak jarri, eta gainean nahaskia.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat baba txiki, tipula erdia, 250 g ganba, 2 baso salda, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Zuritu babak. 2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Babak eta salda gehitu eta 6-8 minutuz egosi. Gatza bota.4. Ganbak zuritu eta osorik utzi. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.Plateretan babak jarri, eta gainean ganbak.