2024 MAI. 08 - 06:05h Zainzuri zuri risottoak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipula erdia, 100 g kuaitxo, 10 zainzuri zuri, 4 bieira, litro bat salda, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula oliorekin erregosi.2. Kuiatxoa txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.3. Zainzuriak zuritu, barrenak moztu eta zatitu. 4. Barazkiei arroza gehitu eta erregosi.5. Salda beroarekin eta ardo pixka batekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Zainzuriak sartu, estali eta 16 minutuz egosten utzi. Gatza bota.6. Bieirak, azalik gabe, sartu eta beste 2 minutuz egosi. Noizean behin eragin. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipulina bat, 150 g kuia, 10 zainzuri zuri, 200 g ganba, litro bat salda, gazta birrindua, esne-gaina, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipulina eta kuia olioarekin erregosi, su eztitan.2. Zuritu ondo zainzuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Zatitu.3. Barazkiei arroza eta zainzuriak gehitu eta eragin. 4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi. 5. Zuritutako ganbak, koilarakada bat gazta eta zurrusta bat esne-gain gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin. Gatza bota.