2024 MAI. 13 - 06:45h Kinoa barazki erreekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentz250 g kinoa, baratxuri ale bat, tipula bat, piper gorri bat, alberjinia bat, 50 g mahaspasa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 Barazkiak:1. Piperra, tipula eta alberjinia garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, barazkiak gorritu arte. Atera eta tapatu. 2. Piperra zuritu eta haziak kendu. Tipula zuritu. Hiru barazkiak zerrendatan moztu.3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi. Baratxuria igotzen hasten denean, barazkiak gehitu eta erregosi. Kinoa:1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean kinoa eta mahaspasak olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu. Plateretan kinoa jarri, eta gainean barazkiak. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, kuiatxo bat, tipula bat, azenario bat, piper berde bat, olioa, gatza, kuminoa. Zailtasuna 11. Kinoa egosi.2. Barazkiak zerrendatan moztu. Azpil batean jarri eta gatza, kuminoa eta olio zurrusta bota.3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, ordu erdiz. Plateretan kinoa jarri, eta gainean barazkiak.