2024 MAI. 22 - 06:20h Labean erretako erreboiloa barazkiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo erreboilo, tipula bat, baratxuri ale bat, azenario bat, piper gorri erdi, tomate bat, 250 g txirla, ardo zuria, 250 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Erreboiloa garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.2. Zartagin batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Txikitutako baratxuria eta tira finetan moztutako piperra, azenarioa eta tomatea gehitu eta 3 minutuz arin erregosi.4. Azpil batean barazkiak eta arraina jarri. Gainetik ardo zuri pixka bat eta salda bota.5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30-35 minutuz.6. Txirlak gehitu eta beste 5 minutuz erre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo erreboilo, tipulina bat, 150 g kuiatxo, 2 piper berde, 100 g ilar, 200 g ganba, 300 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Erreboiloa garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.2. Zerrenda finetan moztutako tipulina, piperra eta kuiatxoa olio pixka batekin 2 minutuz arin erregosi3. Salda berotu eta irakiten hasten denean ilarrak sartu eta 10 minuruz egosi. Xukatu eta salda gorde.4. Ganbak zuritu eta osorik utzi.5. Azpil batean barazkiak eta arraina jarri. Gainetik salda bota.6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30-35 minutuz. Ganbak gehitu eta beste 5 minutuz erre.