2024 MAI. 29 - 05:55h Plantxan erretako barazki tarta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzatOrea: 250 g irin, arrautza txiki bat, 2 koilarakada esne, 125 g gurin, gatza. Betegarria: tipula bat, piper gorri bat, alberjinia bat, kuiatxo bat, 300 g tomate cherry, 125 g Gorgonzola gazta, 200 ml esne, 2 arrautza, gatza. Zailtasuna 3Orea:1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.2. Erdian gatz pixka bat, arrautza, esnea eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.3. Tapatu eta hozkailuan ordu erdiz beratzen utzi.4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. 5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 13 minutuz.Betegarria:1. Tipula, piperra, kuiatxoa eta alberjinia garbitu eta tira zabaletan moztu, gatza bota eta nahastu. Plantxa batean olio pixka batekin erre.2. Tomateak garbitu eta xerratan moztu.3. Ontzi batean esnea, gazta eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz bota.4. Orearen gainean erretako barazkiak eta tomateak jarri. Aurreko nahasketarekin estali.5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 35-40 minutuz. Atera eta sei zatitan moztu. Pesto saltsarekin lagundu.