2024 EKA. 11 - 05:09h Antxoaz beteriko zainzuri zuriak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat16 zainzuri zuri lodi. Betegarria: 8 antxoa oliotan, arrautza bat, tipulina zatitxo bat, piper berde zatitxo bat, tomate zatitxo bat, koilarakada bat maionesa. Zailtasuna 1 1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. 2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, zainzuriak 5-10 minutuz egosi eta xukatu, 200 ml salda gorde. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.Betegarria:1. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu. 2. Tipulina eta piperra txikitu. Tomateari azala kendu eta txikitu.3. Antxoak txikitu. 4. Betegarrien osagai guztiak nahastu.Zainzuriei luzeran ebaki bat egin. Aurreko nahasketarekin bete.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat16 zainzuri zuri lodi. Betegarria: 6 antxoa oliotan, 3 oliba, 2 pipermin ozpinetan, 100 g hegaluze oliotan, koilarakada bat maionesa. Zailtasuna 1 1. Zainzuriak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Antxoa, pipermina eta olibak txikitu. Hegaluzea papurtu.3. Betegarrien osagai guztiak nahastu.Zainzuriei luzeran ebaki bat egin. Aurreko nahasketarekin bete.