2024 IRA. 04 - 06:00h Leka, patata eta arrautza entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g leka, 4 arrautza, 300 g patata, baratxuri ale bat, 150 g bakailao gezatu izpitu. Saltsa: 7 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 21. Lekak garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu.2. Ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak sartu eta 12 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.3. Patatak 20 minutuz egosi, zuritu eta xerratan moztu.4. Baratxuria 100 ml oliorekin erregosi. Bakailaoa gehitu eta erregosi.5. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.Plateretan patata, lekak, irabiatutako saltsa, arrautza eta bakailaoa jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g leka, 2 arrautza, 300 g patata, 90 g izokin ketu. Saltsa: koilarakada bat limoi zuku, 9 koilarakada olio, koilarakada bat ezti, 20 g arto frijitu, gatza. Zailtasuna 11. Lekak eta patatak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi. 2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta zatitu.3. Artoa txikitu eta saltsaren osagaiekin irabiatu.Plateretan patata, lekak, arrautza eta izokina jarri. Gainetik saltsa bota.