GAIAK

Gazta krema gailetak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Arrautza bat, 120 g gazta krema 120 g gurin, 120 g azukre, 170 g irin, limoi azala, koilarakadatxo bat legami hauts, gatz pixka bat.

Zailtasuna                 1

1. Irabiatu gurina loditu arte.
2. Gazta azukre eta arrautzarekin nahastu.
3. Bi nahasketak limoi azal pixka batekin nahastu.
4. Azkenik, irina eta legamia gehitu eta nahastu.
5. Sartu orea gozogintzako mahuka batean. Labeko azpil bat koipeztatu edo paperakin estali. Gainean zirkuluak jarri.
6. Labe beroan sartu, 175 gradutan, 12 minutuz edo.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g irin, 100 g gurin, 200 g gazta krema, 100 g azukre, 100 g txokolatezko pipita, gatza.
Zailtasuna                     2


1.  Gurina eskuekin bigundu.
2. Gurina, gazta, azukrea eta gatz pixka bat nahastu.
3. Irina apurka apurka bota eta nahastu, masa bat lortu arte. Txokolatea gehitu eta nahastu.
4. Orea bi paperen artean jarri eta arrabola batekin orea zabaldu,  fina geratu arte. Paper bat kendu eta orearen gainetik azukrea bota. Bildu eta 5 milimetroko lodierako xerrak moztu.
5. Azpil bat paperarekin estali eta gailetak jarri.
6. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 12 minutuz edo.