2024 IRA. 24 - 05:44h Arraia itsaski eta patatekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatTipula erdia, porru erdia, 2 tomate heldu, 200 g patata, 250 g muskuilu, 200 g txirla, 150 g ganba, koilarakadatxo bat piperrauts, olioa, gatza. Salda: porruren atal berdea, tipula erdia, 600 g arraia, ganben buruak. Zailtasuna 3Salda: 1. Arraia hiru zatitan moztu. Barazkiak garbitu eta osorik utzi. 2. Eltze batean arraia, barazkiak eta ura 20 minutuz egosi. Arraia atera eta salda xukatu. Arraiari hezurrak kendu.Bukatzeko: 1. Txirlak urarekin garbitu. Eltze batean ardo zuri pixka batekin jarri eta egosi, txirlak ireki arte. Salda xukatu.2. Muskuiluak ondo garbitu eta egosi, estalita, ireki arte. Oskolak kendu eta salda xukatu.3. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Buruak salda egiteko erabili.4. Zerrendatan moztutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi.5. Tomateak zuritu eta haziak kendu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.6. Salda pixka bat bota eta 10minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.7. Patatak zuritu eta kraskatu. Eltze batean olio pixka bat berotu eta patatak gehitu eta arin erregosi. Azken momentuan piperrautsa bota eta eragin.8. Arraia, muskuilu eta txirlen salda eta barazkien saltsa gehitu eta 20 minutuz egosi. Arraia, muskuiluak, txirlak eta ganbak sartu eta beste 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.