2024 IRA. 28 - 07:15h Zerba, ziazerba eta porru budina GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzat3 porru, 200 g ziazerba, 200 g zerba, 5 arrautza, 200 ml esnea, 200 ml esne-gaina, 100 ml tomate saltsa, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: tipuleta bat, porru erdia, 300 g zerba, salda, olioa, gatza. Zailtasuna 3 1. Zerbak garbitu eta txikitu. Eltze bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Zerbak sartu eta 15 minutuz egosi. Xukatu.2. Porruak garbitu eta zerrendatan moztu. Olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Porruari gehitu eta arin erregosi.4. Ontzi batean arrautzak, tomate saltsa, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.5. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean hurrenez hurren zerba eta ziazerbak jarri eta aurreko nahasketarekin estali. Labe beroan sartu mairu bainuan, 180 gradutan, 40 minutuz gutxi gorabehera.6. Hozten utzi eta moldetik atera. 12 xerratan moztu.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipuleta eta porrua olio pixka batekin erregosi. 2. Zerbak garbitu, zatitu eta gehitu. Saldarekin estali eta 25 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.Plateretan xerra bina jarri eta, ondoan edo gainean, saltsa. Frijitutako porru tira batzuekin apaindu.