GAIAK

Musika elektronikoren mitoak apurtzen

Musika elektronikoaren inguruan egia ez diren mito asko daude. Horietako batzuk apurtzen saiatuko gara Ad Libitumeko zazpigarren saioan.

Musika elektronikoa pintxatzeko mahaia (Pexel paggiarofrancesco | Copyleft)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Askorentzako etorkizuneko kutsua duen arren, aspaldidanik existitzen da musika elektronikoa. Theremina asmatu zenetik, gizakia musika modu berri batean egiteko saiakeretan ibili da, eta gaur egun, esan genezake ia ekoizten den musikaren portzentairik handienak musika elektronikoa darabilela. Baina zer da musika elektronikoa? Berez, zati handi batean baliabide elektronikoak erabiltzen dituen musika guztiari esaten zaio: sintetizadoreak edota ordenagailuz sortutako soinuak, alegia. Beraz, esan genezake musika elektronikoa ez dela genero bat bere horretan, hamaika genero barnebiltzen dituen familia oso zabal bat baizik.

Aste honetan musika elektronikoaren baitako genero batzuk ezagutuko ditugu, hainbat mitorekin apurtzeko: tartean, dantza eta festarako soilik balio duen musika dela, edota Euskal Herrian ez dela musika elektroniko askorik egin. Horretarako, saiatuko gara atalean entzungo ditugun abesti gehienak euskarazkoak izan daitezen; frogatzeko Euskal Herrian artista askok egin dutela musika elektronikoa, eta genero askotan, gainera: Dub-a, Drum&Bass-a, Tecnoa, Rock industriala, Dancea, Trancea, Housea… hauek guztien arteko ezberdintasunak ezagutu nahi? Bada, sakatu play, eta gozatu saio honetaz!