2024 URR. 16 - 05:20h Oilasko eta barrengorri krepeak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatOrea: 200ml esne, 80 g irin integral, arrautza bat, koilarakadatxo bat gurin. Betegarria: baratxuri ale bat, tipuleta bat, 150 g barrengorri, 300 g hezurrik gabeko oilasko izter, 125 ml esne-gain, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 150 g barrengorri, 250 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 3Orea:1. Esnea epeldu eta gurina urtu.2. Irina eta arrautza nahasi. Gurina eta esnea gehitu, eta ondo eragin. Gatz pixka bat bota. 3. Krepeak egiteko zartagin txiki bat gurinez igurtzi. Bero dagoenean, bi koilarakada ore bota.4. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. 5. Atera eta zazpi gehiago egin.Betegarria:1. Txikitutako baratxuria eta tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipuletari gehitu eta arin erregosi.3. Oilaskoa tira finetan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.4. Esne-gaina bota eta egosi, loditu arte.Saltsa bero honekin lagundu:1. Moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan mzotu. Tipulari gehitu eta erregosi. 3. Salda bota eta 15 minutuz egosi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Krepeen erdian betegarria jarri eta tolestu. 2. Labe beroan sartu, berotu arte.